XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kameliak
Etxean
lore
xuriak
ba ditut
Negua da
eta
kamelia batzu
lilitu dira
holaxe
libertatearentzat
esperantzazko
birjina gisa.

Han
beste nonbait
nonbait
ez ezagutuan
eta bereziki
hemen
ene begien bistan
anai batzu
hiltzen ari dira
Kameliak
hor dira
eta
isilik
behatzen naute.

Bat batean eta
azkenean
gizonen
zorigaitzari
ohartu naiz.

Denetan
den
herra
eta tzarkeria
kameliaren loreek
erakutsi dautate.

Ez dut
bilatzearen beharrik
ukan.

Zerbait
joaten ez zena
zerbait
gehiago joaten ez zena
bazela
haien
birjinatasunak
erraten zidan.

Nere
poeta harma
hartu dut
eta
herraren
ur hetsitara
nere esperantzazko
eta bakezko
mezua
botatu
dut.